Artxiboa gaika: Apaingarriak

Galesko paisaia eta bi emakume puntu egiten, William Dyce

William Dyce artista eskoziarrarena da Galesko paisaia eta bi emakume puntu egiten margolan hau. Galesko Museo Nazionalak merchandissing produktuak egin ditu irudiarekin eta horien artean dugu orri-markagailu hau.         Advertisements

Apaingarriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Turkish bookmark

Turkian ehungintzak tradizio handia du eta gaur egun ehungintzako irudiekin orri-markagailuak egiten dituzte. Turistentzako oroigarri bat.

Apaingarriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zarautz

Zarautzko merkatuan bada bertako oroigarrien salmenta leku bat eta bertan aurkitu nuen eransgailu edo itsasgarri hau. Nik urdina erosi nuen baina kolore gehiagotan ere badaude. Eransgailuarekin orri-markagailu bat moldatu dut.

Apaingarriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Matrioxkak

Hiru  orri-markagailu hauek akordeoi baten modura irekitzen diren zortzi orri-markagailu sail batekoak dira. Guggenheim museoko denda berrian erosi nituen, Mon Petit Art etxekoak dira, Georges & Rosalie frantses diseinatzaileen Matriochkas  panpin hauek.    

Apaingarriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

To Gallardoren eskutik

Gabonetan Donostian egiten den Artisautza Azokan To Gallardoren artelanak egon ohi dira salgai eta aurten hirugarren aldiz orri-markagailu bat erosi dut. 481 zenbakia duen artelan hau aukeratu dut, berdea eta horia kontrastatzen dituen collage txikia. Orri-markagailuaren ifrentzuan Ester Xargay, poeta … Irakurtzen jarraitu

Apaingarriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Krakovia

Krakovia, polonieraz Kraków deritzona, Poloniako hiri zaharrenetakoa da eta denbora luzean  Poloniako hiriburua izan zen. Vistula hibaiaren ertzean dago kokatua eta gaur egun, turismoak garrantzi handia du, urtean zortzi milioi turista baino gehiago izaten ditu. Krakoviako hirigune historikoak Unescoren ondare … Irakurtzen jarraitu

Apaingarriak, Publizitatea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zesta punta

Hormako mezuak izeneko kartel erakusketan orri-markagailuak aurkitu ditut. Duela pare bat aste Zarauz, playa de moda, kartela izan genuen hizpide. Orain, berriz, 1928ko Robert Portefin-en Federation Francaise de Pelote Basque kartelaren irudiarekin egindako orri-markagailu magnetiko hau azaltzen dizuet.

Apaingarriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi