Artxiboa gaika: Arkitektura

Kanboko Arnaga Etxea

Kanboko Arnaga Etxearen bisita gomendatzen dizuet. Edmond Rostanden etxeko lorategian Donostia 2016ak antolatu duen erakusketa bat ikusteko aukera duzue. Urriaren 16a arte hiru artista garaikideren obra egongo da ikusgai, Jesus Etxeberria, Jose Antonio Sistiaga eta Iñigo Arregi.

Arkitektura, Publizitatea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irungo Udal Liburutegia

Irungo festa garaian bertako Udal Liburutegiaren orri-markagailu hau berreskuratu dugu. Liburutegia gaur egun Ikust-Alaia eraikinean dago baina udazkenean ekipamendu berri bat estreinatuko dute San Juan plazan eta Blanco Aguinaga izena eramango du.  

Arkitektura atalean publikatua | 4 Iruzkin

Maite Sainz, Klub Nautikoa

Londres Hotelean egin ohi diren Sunday Market azokan Maite Sainzen postalak deskubritu nituen. Donostiako leku enblematikoetan inspiratzen da eta nik Klub Nautikoaren postala aukeratu dut.    

Arkitektura atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Krabelinen Iraultza edo Revolução dos Cravos

Lisboa eta Porto hirietako bi orri-markagailu hauekin, duela berrogei urte gaurko egunez Portugalen gertatu zen Krabelinen Iraultza gogoratzen dugu.

Arkitektura atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Donostiako farolak

Otsailan zehar denborale eta ekaitz ugari izan ditugu kostaldean. Donostiako zubi, barandilla eta itsasaldeko eraikinak kalte haundiak izan dituzte baina hor ditugu gure betiko farolak, hiriko ikur bihurtu direnak. Orri-markagailu hauetako argazkiak Jesus Mª Zabalzarenak dira. Blog honetan ikusi izan … Irakurtzen jarraitu

Apaingarriak, Arkitektura atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Oporrak Cadizen

Senitarteko eta lagun zintzoak ditugu, hala da, eta noski oporretatik  orri-markagailuak ekarri dizkidate. Gaur Cadizetik ekarritako bi ditut. Mila mila esker!

Arkitektura, Itsasoa atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Sevillako oroigarriak

Senitartekoen eta lagunen eskuzabaltasuna eskertu behar dut, bereziki, orri-markagailuak eskuratzen ematen didaten laguntzagatik. Oraingo honetan Sevillara egindako bidaia batetik ekarritako bi orri-markagailu ditut. Ezkerraldekoa, Real Alcázar delakoaren Patio de las Doncellas izenekoa, mudejar estiloko jauregia. Aldamenekoa berriz, Urrezko Dorrea, Guadalquivir … Irakurtzen jarraitu

Arkitektura atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi