Artxiboa gaika: Irakurketa

Martin Txilibitu

Liburuklik, euskal Liburutegi Digitalak digitalizaturiko argitalpen ugari ditu, bereziki liburuak, egunkari eta aldizkari historikoak. Egitasmo irekia da eta euskal liburutegi asko daude sartuak.  Bitxikerien artean Martin Txilibitu aukeratu dut, 1931n Tolosan Lopez Mendibalen inprentan argitaratutako irakurtzen ikasteko liburua. Testuaren egilea … Irakurtzen jarraitu

Irakurketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Kaxilda liburu denda eta Jane Austen

Aitziber Mendiluze Expositoren diseiñua, Donostiako Kaxilda liburu dendak Usandizaga Institutuko Diseño Eskolarekin elkarlanean landutako proiektuaren baitan. Jane Austen idazlearen Harrotasuna eta aurrejuzguak liburuko esaldi bat: “Ez nuke berba arinegirik eduki nahi inorenak gaitzesteko; baina uste dudana esaten dut beti.”   … Irakurtzen jarraitu

Irakurketa, Publizitatea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Jokin Mitxelena

Jokin Mitxelena ilustratzailearena da Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuaren Liburuaren Nazioarteko Egunaren orri-markagailua.

Irakurketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

BCNegra17

Bartzelonan BCNegra17 nobela beltzaren topaketak izan dituzte urtarrilaren 26 otsailaren 4ra, liburu aurkezpenak, idazleekin elkarrizketak, hirian zehar ibilaldiak… 10 eguneko egitaraua zabala irakurketa eta sormenaren inguruan.

Irakurketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Re-Read, liburu merkeen liburu denda Donostian

Re-Read liburu merkeen liburu denden kateak Donostiako Segundo Ispizua kaleko 13an bigarren eskuko liburuen denda ireki du. Merezi du bisita egitea, aukera zabala eskaintzen du eta prezio merkeak. Liburu bat 3 €, bi liburu 5 € eta 5 liburu 10 … Irakurtzen jarraitu

Irakurketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Udako liburutegiak Bilbon

Bilboko polikiroldegietan, Txurdinaga eta Fangoko igerilektuetan udako liburutegiak dituzte. Uztailaren 15etik abuztuaren 15era, liburuak maileguan hartzeko aukera dago, igerilekuetan bertan aldizkariak eta egunkariak irakurtzen egon daiteke eta noski, bertan antolatzen diren irakurketa sustatzeko jardueretan parte hartu.

Irakurketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna

Gaur, apirilak 2, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Hans Christian Andersen danimakar idazlearen jaiotegunean hain zuzen. Egun berezi honetarako Isabelle Borne, frantses ilustratzaileak marraztutako irudia aukeratu dut.  

Irakurketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi