Artxiboa gaika: Natura

Erreal Jardin Botanikoa

Madrileko Erreal Jardin Botanikoak, besteak beste, landarei buruzko Liburutegi eta Artxibategi historiko garrantzitsuak ditu. XVIII. mendean Mexikora egindako itsas espedizio bateko belar bildumatik atera dira orri-markagailu hauen marrazkiak. Marrazkilarien artean Francisco Pulgar, José Guio y Sánchez eta Martin Sessé azaltzen … Irakurtzen jarraitu

Natura atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zarauz playa de moda

Zarauz playa de moda. La más espaciosa del Cantábrico. Mar y montaña. Montaña y mar. Pida V. detalles al Ayuntamiento. Tolosako Laborde inprentan argitaratutako kartel dotorea hau Bilboko Arte Ederren Museoko Hormako mezuak erakusketakoa da.

Natura, Publizitatea atalean publikatua | Iruzkin 1

Kapadozia

Aurten berriro ere lagunei eskerrak eman beharrean nago. Oporretan fin ibili dira, Kapadoziako orri-markagailu hau adibide.

Natura atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Txile, paisaiak eta kultura

Txileko Cheri lagunari esker, bertako orri-markagailu sorta bat eskuratu dut. Cherik blog bat idazten du Cherie’s Bookmark Collection izenekoa eta bertan orri-margailu ugari ikusteko aukera ematen digu. Santiagoko liburutegiko orri-markagailu honetan kultura, ondarea eta irakurketaren aldeko zabalkundea egiten da.

Irakurketa, Natura atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Montondemarcapáginas.com

Goretti Mendia, Montondemarcapáginas.com blogaren egilea, Arabako Menoion bizi da. Bilduma haundi bat osatu du eta truke egitea proposatu zidanean, blogaren 4. urteurrenerako egin zituen lau orri-markagailuak gustatu zitzaizkidan. Argazkilari batek Aiara inguruan egindako lau argazki eder hauek dira.  

Natura atalean publikatua | Iruzkin 1

Cabárceno

Oihartzunek lagun oso finak ditu eta oporretara joaten direnean adi ibiltzen dira orri-markagailu ibili. Oraingo honetan Cantabriako Cabárceno parkea bisitatu duen lankide baten bi orri-markagailu ditugu. Mila esker!  

Natura atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Erase otra vez, Maite Sainz

Donostiako Aste Nagusirako Maite Sainzen argazki bat aukeratu dugu.

Natura, Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi