Artxiboa laburpen hitzeka: Arte Ederretako Museoa

Bilboko Abrako bista Algortatik, Juan de Barroeta

Bilboko Arte Ederren Museoko dendan orri-markagailu asko erosi izan ditut eta horietako bat da hemen agertzen den hau, Juan Francisco de Barroeta Anguisolea (Bilbo, 1835 – 1906), pintorearen Bilboko Abrako bista Algortatik izenekoa. Advertisements

Pintura atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Regoyosen erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan

Darío de Regoyos (1857-1913) pintorearen heriotzaren mendeurrena izan da eta Bilboko Arte Ederren Museoan Abentura Inpresionista, atzera begirako erakusketa ederra ikusteko aukera izan dut. Joan den astean, erakusketaren azken egunetan hurbildu nintzen Bilbora eta ez zen alperrikako bidaia izan. Ohiko … Irakurtzen jarraitu

Pintura atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Euskal erromeria, Jose Arrue

Donostian Euskal Jaiak ospatzen ari garen aste honetan Jose Arrue margolari kostunbristaren Euskal Erromeria aukeratu dut. Arrueren gaia nagusiak euskal paisaiak eta jai giroko erromeriak dira eta Bilboko Arte Ederren Museoak artista honen bederatzi margolan ditu.

Pintura atalean publikatua | , hitzekin laburtua | 2 Iruzkin

Euria

Donostiako San Telmo Museoko euriaren erakusketa ikusi ondoren bi ekarpen txiki egin nahi  ditut. Biak Bilboko Arte Eder Museokoak dira, ezkerraldeko lehena Noeren kutxa XIII. mendeko margolan anonimo katalana da eta aldemenekoa, berriz, Ono-no-Komachi emakume poeta euripean Utagawa Toyokuni II … Irakurtzen jarraitu

Irakurketa, Pintura atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Fernando Boteroren orri-markagailuak

Fernando Botero (Medellin, Colonbia, 1932) margolariaren 80 urtebetetzea ospatzeko hainbat erakusketa antolatu dira eta horietako bat Bilboko Arte Ederretako Museoan dugu. Arrakasta handia izaten ari den erakusketa da, dagoeneko 125.000 bisitari baino gehiago izan ditu, eta Museoak erakusketa otsailaren 10era … Irakurtzen jarraitu

Pintura atalean publikatua | , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Anselmo Ginearen erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan

Maiatzaren bukaera arte, Anselmo Ginea (1855-1906) bilbotar margolariaren erakusketa dago ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan. Salgai jarri dituzten erreprodukzioen artean, Museoko bilduman dagoen Gente (1904) izeneko margolan ezagunarekin hiru orri-markagailu magnetiko egin dituzte eta bertako dendan eros daitezke 5 €tan.

Pintura atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Vietnamgo emakumeak

Gaur martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Oihartzunek Vietnamgo emakumeak gogorarazi nahi ditu lankide batek oparitu dizkion bi orri-markagailu hauekin. Postean ez da ongi ikusten baina irudiak paper zati txikiz osatuak eta eskuz eginak daude. Oihartzun-en eskaneatu diren orri-markagailuetan emakumeen hainbat irudi … Irakurtzen jarraitu

Apaingarriak atalean publikatua | , , hitzekin laburtua | 2 Iruzkin