Artxiboa laburpen hitzeka: Cállate la boca

New York, Empire State

Orri-markagailuen blog honetan New Yorkeri txoko bat eskainiko diogu Cállate la Bocaren Empire State dorrearen orri-markagailu honekin.

Arkitektura atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Kontxako traineruak orri-markagailuetan

Datorrean igandean estropaden Kontxako Bandera izango dugu Donostian eta gure kiniela partikularrean Urdaibai eta Donibaneren aldeko apustua egin dugu. Nesken taldean berriz zumaiarrak txapeldun izatea espero dugu. Ea zer gertatzen den! Traineruen orri-markagailu bilduma Cállate La Bocaren diseinua da eta … Irakurtzen jarraitu

Itsasoa atalean publikatua | , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Iruñeko San Fermin jaiak

Hau bai izan dela sorpresa, orri-markagailuen bilduman Iruñeko San Fermin jaien irudi bat edukitzea. Cállate La Bocak Donostiako Kursaal ondoan duen dendan erosia da.

Jaiak atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Nire ametsetako oporrak

Hiru orri-markagailu hauek Donostiako Cállate la Boca dendan erosi ditut. Bilduma ederra daukate, besteak beste, Pianista, Donostiako paisaia eta monumentuak, Donostiako eraikinak eta Donostiako danborrada.

Apaingarriak atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Musikaren Egunean Labèque ahizpak eta Kalakan Ravelen Boleroa interpretatzen

Musikaren Egunerako Cállate la Boca diseinu etxeko piano jolearen orri-markagailua aukeratu dugu. Baina musika entzun egin behar da eta gaurko gomendioa Baionako Labèque bi ahizpak dira, Katia eta Marielle, Kalakan taldearekin batera Maurice Ravelen Boleroaren (1928)  interpretatzen. Musika entzutea atsegin … Irakurtzen jarraitu

Musika atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Olatu talka: Donostia orri-markagailuetan

Aste bukaera honetan, maiatzaren 11tik 13ra Donostia eta inguruko hainbat herrietan Olatu Talka jaialdia ospatuko da. Oihartzun blogak bat egiten du ospakizunarekin eta Cállate la Boca bildumako hainbat orri-markagailu aurkezten ditu. Donostian zehar ibilbide bat egiteko aitzakia, Kontxako pasealekutik Ondarreta … Irakurtzen jarraitu

Arkitektura atalean publikatua | , , , , , , , , hitzekin laburtua | 2 Iruzkin

Donostiako eraikinak: Udaletxea eta Nautikoa

Joan den astean Cállate la Bocak diseinaturiko Donostiako danborradaren bi orri-markagailu aurkeztu nituen eta oraingoan denda berean erosi nituen beste bi ditut, kasu honetan hiriko eraikinak irudikatzen dituzte. Bata, Udaletxearen eraikina, Alderdi Ederren, Kontxa Pasealekuaren amaieran, Luis Aladrén eta Adolfo … Irakurtzen jarraitu

Arkitektura atalean publikatua | , hitzekin laburtua | 3 Iruzkin