Artxiboa laburpen hitzeka: museo

Neguko paisaia

Hendrick Avercamp (1585-1634) margolari holandar barrokoaren espezialitatea neguko paisaiak eta elurtuak ziren. Horietako bat dugu Madrileko Thyssen-Bormemisza Museoko orri-markagailu honetan azaltzen zaiguna, ikusiko al dugu elurterik 2012an? Advertisements

Pintura atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Vincent van Goghen Les Vessenots

Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoko bilduman, besteak beste, Vincent van Gogh pintorearen margolanak dituzte, horien artean dugu orri-markagailu honetan ikusten dugun Les Vessenots izenekoa.

Pintura atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Cristobal Balenciaga Museoa

Aurten Getarian zabaldu den Cristobal Balenciaga Museoa bisitatu nuenean dendara hurbildu nintzen orri-markagailuak erosteko asmoarekin. Post honetan dituzue momentu hartan salgai zituztenak. Ezkerretik eskuinera: 1. Artile laranjako krespoiz egindako soinekoa, Balenciaga. Ca. 1968. 2. Parpaila beltzez egindako koktel soinekoa, Balenciaga, … Irakurtzen jarraitu

Publizitatea atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | 2 Iruzkin

Seda en color

Seda en color  markaren atzean zeta eta artile tindatuarekin eskuz egindako apaingarriak aurkitu ditugu: mota guztietako zapiak, gerrikoak, lepokoak, belarritakoak, zintzilikarioak eta baita orri-markagailuak ere. Salgai daude Bilboko Arte Ederretako Museoan eta Akari,  Coquelot eta Trakabarraka dendetan.

Apaingarriak atalean publikatua | , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Acropolis Museum

Europako museo berrienen artean dugu Atenaseko Acropolis Museum delakoa. Historia luzeko museoa da, Constantinos Karamanlis izan zen proiektuarekin hasi zena 1976an eta 2007an inauguratu zuten.Arkeologi museo honen erronka da Atenasetik atera izan diren pieza baliotsuak, adibidez gaur egun British Museum-en … Irakurtzen jarraitu

Arkitektura atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Joan Miroren eskulturak

Bartzelonako hiriak Miroren eskultura bilduma ederra dauka, alde batetik Joan Miroren Fundazioan, eta bestetik hiriko kaleetan zehar. Hain zuzen, Escorxador Parkean dago albiste honetako ezkerraldetik hasita ikusten dugun lehenengo orri-markagailuko eskultura “Dona i ocell” (Emakumea eta txoria) izenekoa, 1983an inauguratu … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | 2 Iruzkin

Bilboko Arte Ederretako Museoa

Bi orri-markagailu hauek Bilboko Arte Ederretako Museoan erosiak dira eta bertan dauden bi margolan irudikatzen dituzte. Bata Ronald Brooks Kitaj (1932 – 2007), amerikar artistarena da, Hispanista baten erretratua izenekoa, eta bestea berriz, Adolfo Guiard (1860-1916) bilbotarraren Krabelin gorridun baserritar … Irakurtzen jarraitu

Pintura atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1