Martin Txilibitu

Martin TxilibituLiburuklik, euskal Liburutegi Digitalak digitalizaturiko argitalpen ugari ditu, bereziki liburuak, egunkari eta aldizkari historikoak. Egitasmo irekia da eta euskal liburutegi asko daude sartuak. 

Bitxikerien artean Martin Txilibitu aukeratu dut, 1931n Tolosan Lopez Mendibalen inprentan argitaratutako irakurtzen ikasteko liburua. Testuaren egilea Ixaka Lopez Mendizabal izan zen, eta liburuaren azala Jon Zabalo Txikirena da.

Irakurketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Baionako akuarela bilduma, Ferdinand Corrèges,1892

Bayonne à l'aquarelle

Bilketa, Baionako hiriak sortu eta elikatzen duen euskal funtsen atarian Bayonne à l’aquarelle bilduma aurkitu dut. 1892ko marrazki orijinalak Baionako Mediatekan kontserbatzen dira gaur egun. Lana ez zen erabat burutu, akuarelak nagusiki Ferdinand Corrèges-enak dira,  Hélène Feillet, Blanche Hennebutte, Morville edo Adré Grim-en akuarelak ere badaude. Gai nagusia Baiona da, baina beste herri batzuk ere agertzen dira: Uztaritze, Biarritz, Hendaia eta Donibane Lohitzune.

Hasierako proiektuan testua Edouard Duceré-ri zegokion, baina oso testu eskasak dira. Ezagutzen ez den arrazoiren batengatik hasierako proiektua ez zen burutu  baina urte bete beranduago bi egileen artean Bayonne historique et pittoresque liburua argitaratu zuten.

 

 

 

 

 

Pintura atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Kaxilda liburu denda eta Jane Austen

KaxildaAitziber Mendiluze Expositoren diseiñua, Donostiako Kaxilda liburu dendak Usandizaga Institutuko Diseño Eskolarekin elkarlanean landutako proiektuaren baitan.

Kaxilda liburu dendaJane Austen idazlearen Harrotasuna eta aurrejuzguak liburuko esaldi bat: “Ez nuke berba arinegirik eduki nahi inorenak gaitzesteko; baina uste dudana esaten dut beti.”

 

 

Irakurketa, Publizitatea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Jokin Mitxelena

Jokin Mitxelena ilustratzailearena da Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuaren Liburuaren Nazioarteko Egunaren orri-markagailua.

Irakurketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

La Ortiga

La Ortiga, revista de arte, literatura y pensamiento

La Ortiga, revista de arte, literatura y pensamiento

Publizitatea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Donostia Kultura

Donostia Kultura erakundearen logo eta irudi berriak liburutegietan maileguen itzulketa data gogorarazteko erabiltzen diren orri-markagailuetan.

 

 

 

Publizitatea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Elkar

Elkar Ilustrazio lehiaketa, 2017Elkar argitaletxearen 9.Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa.

Elkar zozketaElkar liburudendek eta Debolsillo argitaletxeak hiru globo hegaldien zozketa antolatu dute. Oinarriak orri markagailuan irakurri.

Publizitatea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Malpaso

malpaso10001Bartzelonako Malpaso Ediciones argitaletxearen orri-markagailuak.

malpaso20001

Publizitatea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

BCNegra17

BCnegra17Bartzelonan BCNegra17 nobela beltzaren topaketak izan dituzte urtarrilaren 26 otsailaren 4ra, liburu aurkezpenak, idazleekin elkarrizketak, hirian zehar ibilaldiak… 10 eguneko egitaraua zabala irakurketa eta sormenaren inguruan.

Irakurketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Re-Read, liburu merkeen liburu denda Donostian

Re-Read liburu merkeen liburu denden kateak Donostiako Segundo Ispizua kaleko 13an bigarren eskuko liburuen denda ireki du. Merezi du bisita egitea, aukera zabala eskaintzen du eta prezio merkeak. Liburu bat 3 €, bi liburu 5 € eta 5 liburu 10 €. Orri markagailuak doainik banatzen dira.

 

Irakurketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi